publicidad

Sasiburuk 'Erdaldunberrien kluba' bakarrizketa antolatu du San Bizenteko kultur etxean

ERDALDUNBERRIEN KLUBA ANTZEZLANA
Oharra. Sasiburu elkartekook beste antzezlan dibertigarria antolatu dugu euskararen eguneko bezperan: 'Erdaldunberrien kluba'. Irantzuren Klubean gutxi dira. Lau Katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba, erdaldunberrien kluba delako eta erdaldunberri gehienek ez dakite erdaldunberriak direnik. Izan ere, zer arraio da erdaldunberria izatea?
Noiz. Abenduaren 2an, asteazkena, 19.30ean
Non. San Bizenteko kultur etxean (Clara Campoamor)