publicidad

Tailerrak eta 'antiostiralak' bueltan dira Makala II gaztetxean

Oharra. San Bizenteko jaien osteko atsedena eta gero, arnasa hartu eta indarberrituta gatoz Makala II gaztetxetik. Azkenengo hilabetetan egindako eskaintza sozio-politiko-kulturalari jarraipena emanez, datorren astean (otsailaren 9a) hasiko diren eta segituan azaltzen diren tailerrak eta antiostiralak antolatu dira:

  • Autodefentsa tailerra: astelehenero 20:00tan.
  • Antzerki tailerra (berria): asteartero 18:30ean.
  • Mikroinformatika tailerra: ostegunero 18:45ean.
  • Kartel tailerra (berria): larunbatero 12:30ean.

Antiostiralak:

  • Otsailak 13 (18:00): Anarkosindikalismoa orain. CNT: tu herramienta de lucha! Non, langileen defentsan, erakunde anrkosindikalak landutako ibilbidea eta oinarrizko printzipioak aztertuko diren.
  • Otsailak 27 (18:00): Kutxabank publikoa plataformaren hitzaldia.


Horrez gain, gonbidatzen zaituztegu igandero 17:30tik aurrera burutzen diren gaztetxearen asanbladetan parte hartzera eta zuen ekarpen zein proposamenak egitera. Amaitzeko, gogoratu nahi dizuegu Makala II-n antolatzen diren ekimen hauek guztiak dohainik direla, betiere aisialdi, kultura eta formakuntza ahalik eta aske, alternatibo eta horizontalena sustatzeko helburuarekin.

GOAZEN GUZTION ARTEAN MAKALA II-RI BIZITZA EMATERA!

GAZTETXETIK ALTERNATIBAK ERAIKIZ!