publicidad

Piden 18 meses de prisión para Periko Solabarria por los homenajes al dirigente de ETA Thierry

Periko Solabarria, en el recibiento al excarcelado Alberto Gómez en 2012
La fiscalía y la Asociación de Víctimas del Terrorismo (AVT) ha pedido una condena de 18 meses de cárcel para el octogenario exdirigente 'abertzale' barakaldés Periko Solabarria por "enaltecimiento del terrorismo", según informa la organización juvenil 'abertzale' Ernai. La medida está relacionada con los homenajes al fallecido dirigente de ETA Javier López Peña 'Thierry'.

Archivo |
> 16/09/2013. Inician movilizaciones en protesta por la citación de la Audiencia Nacional a Periko Solabarría



Comunicado de Ernai
Erasoen ganetik, gazteria aurrera!

Terrorismoari gorazarre egiteagatik Periko Solabarria, Iraitz Salegi Topatu.info webguneko kidea eta Ernaiko 7 kideri fiskalaren eta AVT akusazio partikularraren eskaria heldu berri zaigu. 18 hilabeteko espetxe zigorra Periko Solabarria eta Iraitz Salegi Topatu.info webguneko kazetariarentzat eta 2 urteko espetxe zigorra Ernaiko 7 kideontzat.

2013ko irailaren 18an deklaratu behar izan genuen Periko Solabarria eta Ernaiko sei kidek Espainiako Audientzia Nazionaleko Eloy Velasco epailearen aurrean ustez “terrorismoari gorazarre” egin izanagatik. Urte bereko martxoaren 29an ospatutako Gazte Danbadan espetxe politikaren erruz Xabier Lopez Peñaren erailketa salatu genuen eta aitzakia horrekin egin digute orain zigor eskaera hau. Horrez gain, Topatu.info webguneko kideei ekitaldian gertatutakoaren berri emateagatik leporatzen diete ustezko delitua.

Eraso honek beste behin ere gazteria jarri nahi du jo puntuan. Bere garaian esan genuen bezala helburua bat eta bakarra da; gazteria kriminalizatzea. Ustez “terrorismoari gorazarre” egin izana erabat faltsua dela argi eta garbi ikus daiteke Guardia Zibilak osatutako txostenean. Gazte militantzia politikoa kriminalizatu nahi da. Zoritxarrez eraso horiek ez dira berriak Euskal Herrian, ikusi besterik ez dago aste honetako azken gertaerak; Joneren atxiloketa, Ernaiko hiru kideren kontrako epaiketa Barakaldon eta 28 gazteen kontrako epaiketa zentzugabea.

Gure etorkizuna egunez egun eraikitzen eta borrokatzen jarraituko dugu. Determinazio eta nahi horixe da, hain zuzen ere, antolatzera eta borrokatzera garamatzana. Eta horregatik datoz Audientzia Nazional zein Estatu espainiarreko borreroen erasoak.

Herri honen eraikuntzan lan egiteagatik, gure etorkizunean sinesteagatik, euren eredutik at bizitzeko borrokatzeagatik, konponbidearen aldeko hautua eginagatik eta gazte problematika lantzeko antolatzeagatik inputatu gaituzte beste behin ere. Hala ere, argi izan dezatela lehen lerroan aurkituko gaituztela. Ez dute gure eguneroko lan militantea etengo eta kalean jarraituko dugu lanean aske izateko.