publicidad

La Asamblea de Jóvenes 'okupa' otro local tras el desalojo de San Vicente


+ Protesta este jueves 3 en el Ayuntamiento y Fueros
La 'Asamblea de Jóvenes de Barakaldo' (Gazte Asanblada) ha anunciado la 'okupación' de un nuevo local deshabitado en el barrio de Santa Teresa-Bagaza como respuesta a la intervención policial de este 1 de diciembre que supuso el desalojo y clausura del 'gaztetxe' de San Vicente, conocido como 'Makala gaztetxea'.


Comunicado
Gaur, abenduak 1, goizeko 8:00etan, Barakaldoko udaltzainen zein zipaioen eskutik Makala Gaztetxea desalojatu dute. Gainera, gaztetxearen aurrean protesta eginez zeuden hainbat gazte identifikatu ditu Polizia Autonomikoak. Halaber, Errontegi auzoan pankarta bat jartzen zeuden beste gazte batzuk datuak eskatu dizkiete ere bai. Geroago, eguerdiko 12:30ean manifestazio bat burutu da 40 lagunekin herritik. Arratsaldean, 19:30ak aldera, beste manifestaldi bat egin da, 140 gazte izanez. Amaiera, egun beran okupatu egin den gaztetxe berrian (Bagatza auzoan) gauzatu da, bertan okupazioaren aldarrikapenezko hainbat oihu entzunez. Ostean, indar errepresiboen agerpena pairatu da gaztetxe berriaren inguruan, alegia, gazte bati identifikatuz eta mehatxatuz.

Barakaldoko Gazte Asanbladaren izenean, gazteon aurkako hamaikagarren jazarpen hau salatu nahi dugu. Kolore desberdineko poliziak, indar erakustaldi faxista bat aurkeztu dute herrian, bai identifikazioak eginez bai bere jarrera harroputza plazaratzen. Beraz, udal jaun-andre faxistok birgogoratu nahi dizuegu gaztetxeak, sistema kapitalista, zapaltzaile eta errepresibo honen aurrean tinko jardungo duela. Gazte Asanbladak hainbat alditan adierazi eta demostratu duen bezala, sineste sendoa dauka gazteon beharrizanei alternatiba errealak eskaintzeko. Orain dela 2 urte t´erdi, autogestioaren eta erresistentziaren sinbolo zen Dorretxea birrindu zeniguten eta gaur, Makala suntsitu diguzue. Baina apurtu dituzuen horma zein kristal bakoitzeko gure proiektuaren indarrak gogortzen dira. Indar horiek, gainera, badute beren ondorioak: GAZTETXE BERRIA. Esan bezala, batzuek hilik ikusi nahi dituzten kaleak bizitasunez betetzen ditugu,Barakaldori ematen diozuen ustel usaina Gazte Asanbladaren askatasun irrikarekin egiten diogu aurre eta. Honela izan da orain arte eta honela izango da aurrerantzean.
Bukatzeko, dei egin nahi diegu Barakaldoko eta Euskal Herriko gazteei, bai gazteon aurka zuzenean, bai gure proiektuen aurkako (edozein izanda ere) erasoei dagokien neurrian erantzun, eta antolakuntza eta borrokaren bitartez erantzutera.

Ostegunean, 3an:
-11:00etan Manifestazioa Beurko institutotik (Bagatza)
-12:00etan Prentsaurrekoa (Udaletxearen aurrean)
-20:00etan Manifestazioa Bide Oneratik (Barakaldoko "Los Fueros" metro-irterakoa)


GORA MAKALA GAZTETXEA!

GORA GAZTETXE BERRIA!

HERRI BAT, GAZTETXE BAT!